XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maite Basabe masaiaria Itziar.

Badirudi jendeak geroz eta joera handiagoa dugula gure giharre eta batez ere bizkar arazoekin masaiariarengana joateko.

Baina hauek ere ez ditugu behar bezala zaintzen eta hoietako arazoekin kontu handiagoa eduki behar dugula dio Maite Basabek.

Min gogorra dugunean baino ez gara arduratzen eta orduan masaiak mingarriagoak izaten dira eta reabilitazioa luzeagoa.

Gehienetan jendea puntu konkretu bateko minarekin joaten da masaiariarengana baina arazoa orokorragoa izaten da eta masaiaren bidez tentsio hauek desagertzen dira.

Arazo hauek normalean garondo eta bizkarraldekoak izaten dira baina gorputzeko beste edozein puntutan ere eman daitezke.

Askotan min hauek gorputzak hartzen dituen ohiturengatik sartzen dira bai lan egitean daukagun jarreragatik (eserita lan egitea adibidez) edo erosoago egotegatik hartzen ditugunagatik.

Masaiaren bidez gorputza armonisatu egiten da konpentsaziozko ariketak eginez.

Normalean horrelako arazoak hainbat sesiokin zuzentzen dira baina arazoa gorputz egiturarena izanez gero periodikoki zaintzea komeni da.